Auto batek su hartu du Txipitoko maldan
Gidariak pareta baten kontra egin du talka, eta ondorioz, su hartu du autoak. Udaltzaingoaren arabera, agenteak iritsi direnerako autoa kiskalita zegoen eta emakumea ospitalera eraman dute, zorabiatu egin baita.
Istripua izan da gaur eguerdian Oiartzunen, auto batek su hartu du Txipitoko maldan (Ugaldetxo auzoan). Gidariak pareta baten kontra egin du talka, eta ondorioz, su hartu du autoak. Oiartzungo Udaltzaingoaren arabera, agenteak iritsi direnerako autoa kiskalita zegoen eta gidaria ospitalera eraman dute, zorabiatu egin baita.