Hiri eta Landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epea zabalik
Uztailaren 1 arte ordaindu ahal izango da zerga.
Hiri eta Landa Izaerako Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga ordaintzeko epea zabaldu du Errenteriako Udalak. Zerga ordaintzeko epea uztailaren 1ean amaituko da, eta dagoeneko helbideratuta duten herritarrek azken egun horretan kobratuko zaio aipatutako zerga.
Ordainagiria helbideratuta ez dutenek, ordainketa egin beharko dute Udalaren ZU! Arreta Zerbitzuan, edozein entitate laguntzaileetan, edo webgunearen bidez, hemen klik eginez, betiere uztailak 1a baino lehenago.