Euskadi Bono Denda 2022rekin bat egiteko aukera dute Oarsoaldeko saltokiek
Proiektuarekin bat egiten duten establezimenduek, 10 euroko bonuak emango dituzte 30 euro baino gehiagoko erosketetan kopuru horretako deskontua baliatzeko.
Oarsoaldea Garapen Agentziak jakinarazi du, eskualdeko saltokiek aukera dutela Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Bono Denda 2022 egitasmoarekin bat egiteko. Kanpainaren mamia: herritarrek 10 euroko har ditzakete bat egingo duten saltokietan, bost bonu pertsonako gehienez (50 euroko deskontua erosketetan). Horiek, 30 eurotik gorako erosketetan balia ditzakete erosleek, kanpainarekin bat egin duten establezimenduetan erabiltzeko; hau da, 30 eurogatik erosi, eta 20ko ordainketa egiteko aukera izango da. Hartara, saltokiek hilaren 26ra arte dute aukera kanpainarekin bat egiteko, eta ondoren, hasiko dira bonuak hala nahi dutenei saltzen. Bonuak erosten dituztenek, uztailaren 3ra arteko epea izango dute horiek gastatzeko. 16 urtetik gorakoek eros ditzakete bonuak.
Establezimenduek Internet bidez egin behar dute egitasmoarekin bat egiteko eskaera. Eskaera horiek Bizkai, Araba eta Gipuzkoako merkataritza ganberek kudeatu, eta dena ondo balego, onartuko dituzte. Onartutakoei bonu kopuru zehatz bat emango diete, baita beharrezkoa duten informazio eta argibide sorta ere.
Oarsoaldeko Garapen Agentziak eskualdeko saltokiei erraztu nahi dizkie Euskadi Bono Denda 2022 egitasmora sartzeko kudeaketa lanak, eta horretarako bi bide jarri dituzte:
- Oarsoaldeko Garapen Agentziarekin zuzenean hitz egin: 943 49 41 29era deitu, edo posta elektronikora idatzi.
- Oarsoaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoarekin hitz egin: 943 51 45 53era deitu, edo posta elektronikora idatzi.