Baserrietara eta nekazal ustiategietara iristeko panel berriak jarri dituzte
Landa-eremuko informazio-panelak berrituko ditu Errenteriako Udalak hurrengo puntuetan: Zamalbide, Masti-Loidi eta Astigarragako Benta.
Errenteriako Udalak baserrietara eta nekazal ustiategietara iristeko udal herri-bideen sareari buruzko informazio-panel berriak jarriko ditu landa-eremuan. Panelak hurrengo lekuetan berrituko dituzte: Zamalbide, Masti-Loidi eta Astigarragako Benta. Horietan herriko 150 baserri baino gehiago eta haien sarbide librea duten herri-bideak agertzen dira.
Errenteriako Udala sare hori kontserbatzeaz arduratzen da eta egunero zaintzen du ondare horren zati guztietan usurpazioa edo kalteak saihesteko. Sare horrek udalerriko leku guztiak komunikatzen ditu eta Errenteriarekin mugakideak diren zortzi udalerrietako landa-eremuekin bat egiten du.