Euskal Liga, gertu
Oiartzungo futbol areto taldeak gaur jokatuko du play off-eko itzuliko partida, joan den astekoa berdindu ondoren (2-2 Pari Berriren konta). Irabazi ezkero, finalerako txartela eskuratuko dute oiartzuarrek.
Euskal Liga oso gertu du Oiartzungo areto futboleko lehen taldeak. Gaur jokatuko dute play off-eko itzuliko partida, joan den astean etxean (Elorsoron) joaneko partida berdindu ondoren (2-2 Pari Berriren kontra). Irabazi ezkero, finalerako txartela eskuratuko du. Donibaneko kiroldegiak jasoko du gaurkoa, 21:45an.
Tolosa eta Eguzki Arkupe dira beste finalaurrekoa jokatzen ari diren bi taldeak, gaurkoa irabazi ezkero, hauetako baten kontra jokatuko dute finala oiartzuarrek.
Jokalariak animatzera joateko deia egin du taldeak.