Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

San Pedroko plaza berria inauguratu dute

Azken fasearen amaierarekin 3.000 metro koadroko espazioa irabazi dute sanpedrotarrek. Lanen kostua ia 2 milioi eurokoa izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiak %77 finantzatu du, eta %23 Pasaiako Portu Agintaritzak.

Ezkerretik eskuinera, hurrenez hurren: David Candelario (Pasaiako Portu Agintaritzako zuzendaria), Loreto Osa (Pasaiako Udaleko hirigintza zinegotzia), Joakin Telleria (Pasaiako Portu Agintaritzako presidentea), Ricardo Ugarte (eskulturaren sortzailea), Markel Olano (Gipuzkoako Ahaldun Nagusia), Izaskun Gómez (Pasaiako alkatea) eta Rafaela Romero (Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru Diputatua).
Erik Salazar
Pasaia
2022/05/20

San Pedrok espazio berria izango du bihartik aurrera. Gaur inauguratu dute lonja ondoan dagoen plaza berria. Inaugurazio ekitaldira Pasaiako Udaleko zein Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Pasaiako Portu Agintaritzako agintariak gerturatu dira. Lanen kostua ia 2 milioi eurokoa izan da. Aldundiak %77 finantzatu du, eta Portuak %23.

Zonaldea orain arte portukoa zen, eta herritarrek ezin zuten erabili. Gaurtik aurrera, sanpedrotarrek 3.000 metro koadroko espazioaz gozatzeko aukera izango dute. 2021ean ireki zituzten plazako lehenengo 2.000 metro koadro. Horiei gaur beste 1.000 metro koadro gehitu zaizkie. Gainera, lonjaren estalkiaren obrak amaitu ondoren, harmaila horretatik estalkira igotzeko bidea izango da. Bestetik, hitzarmen bat sinatuko dute Portu Agintaritzak eta Pasaiako Udalak espazioaren kudeaketa udalarena izan dadin. 

Pasaiako alkatea Izaskun Gomezek Pasaiako biziberritze urbanoaren, ekonomikoaren eta sozialaren aldeko aurrerapausoa dela nabarmendu du, eta hiriaren eta portuaren arteko elkarlanari eustea eskatu du. Bere ostean, Joakin Telleria Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak hartu du hitza hirugarren faseari buruz hitz egiteko. Fase honetan estalkiaren lanei ekingo diete.Telleriaren esanetan, uda ondoren egingo dute esleipena, eta lanen kostua Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Pasaiako Portu Agintaritzak ordainduko dute. Instituzio bakoitzak heren bat ordainduko du hain zuzen ere. 

Jarraian, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia den Markel Olanok hitz egin du, eta plazaren inaugurazioa San Pedroko herritarren bizi-kalitatea hobetzeko baliogarria izango dela defendatu du. Bide batez, hurrengo urtetan Aldundiak zonaldeko hiru proiektuetan 64 milioi baino gehiago inbertituko dituela jakitera eman du. Trintxerpeko Adinberri, San Pedroko lonjaren estalkia eta Herrerako pabiloien egokitzapena dira aipatutako hiru proiektu horiek. Egingo diren inbertsioen bitartez espazio eraldatuko da, eta aktibitate ekonomikoa eta gizarte zerbitzuak indartuak aterako dira Olanoren aburuz.

Ricardo Ugarte, plazako Blas de Lezoren omenez egindako eskulturaren sortzailea, ekitaldian izan da, eta bere zirrararen berri eman du: “Hemen atzean dagoen San Pedro elizan bataiatua izan zen Blas de Lezo, ni bezala. Herrikide baten partetik beste herrikide batentzako sortu nuen eskultura”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.