Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

"Errenteriako etxeetan aterpetutako kultura eta hizkuntza anitzak ikusgarri egitea dagokigu"

Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean adierazpen instituzionala kaleratu du udalak. Aho batez adostu dute testua.

Udaletxeko balkoian kultur aniztasunaren aldeko pankarta zintzilikatu dute gaur. Argazkia: Herri Bizia
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2022/05/21

Gaurko (hilak 21) Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna probestuz, eta Errenterian 11 kolore programaren VII. edizioak datozen egunetan herria hartu duela kontuan hartuta, adierazpen instituzionala kaleratu du Errenteriako Udalak. Aho batez adostu dute ordezkaritza duten talde guztiek testua.

Udalak herrian bizi diren hizkuntza eta kultura guztien eta haien eramaile diren pertsonekiko aitortza publikoa egin nahi duela dio lehenik testuak. Horrez gain, “bakearen bermerik onena delakoan”, herriko kultura anitzen arteko elkarrizketa ahalbidetu nahi dutela erantsi dute, azken urteotan “irekitako bide emankorrean sakonduz”.

“Gaur kalea hartzea dagokigu, Errenteriako etxeetan aterpetutako kultura eta hizkuntza anitzak ikusgarri egitea. Eta, hori baliatuz, elkartzeko topaguneak berreskuratzea, kultura ezberdinen arteko harremanak modu presentzialean josten jarraitzeko”.

Ondorengo konpromisoak hartu dituzte adierazpena sinatu duten taldeek:

  • Bizikidetza linguistiko eta kulturalaren bidean herriko eragile ezberdinekin lanketa bateratuak garatzeko, nagusiki Elkarbizitzarako eta Gizarte Ekintzarako Udal Kontseilua baliatuz horretarako.

  • Errenteriako herritar oro eskubide eta aukera guztien jabe izan dadin lanean jarraitzeko, herritarraren jatorria edo kultura edozein izanik ere, herrikide hauei herritartasun osoa aitortua izan dakien.

  • Kultura ezberdinen arteko topaguneak sortzen jarraitzeko, kulturen artean sinergiak sorraraziz eta ekimen bateratuak sustatuz. Horretarako espazio esanguratsu izango dira Lekuona Fabrika edota Emakumeen Etxea.

  • Hezkuntzaren esparruan herriko gazteenekin lanketak egiten jarraitzeko, Errenteria kultur aniztasunarekiko errespetuan hezteko ahaleginean.

  • Errenteriako hizkuntzen aniztasuna balorean jartzen jarraitzeko, hizkuntza oro aitortuz eta ezberdinen arteko topaguneak sortuz, aurkeztu berri dugun hizkuntzen mapa abiapuntutzat hartuaz eta BADALAB hizkuntza berrikuntzarako laborategiarekin elkarlanean jardunaz.

  • Gure herriko aniztasun kultural eta linguistikoa bistaratzeko ekimenak burutzen jarraitzeko, egun honen harira osatutako programazio zabalaren gisako ekimenak antolatzen jarraituz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.