Aldaketak zirkulazioan Itsas Festibalean
Mugikortasunean egongo diren aldaketek Donibane, San Pedro eta Trintxerpe barrutietan izango dute eragina. Pasaiako Udalak garraio publikoa lehenestea eskatu du.
Pasaiako Itsas Festibalak eragina izango du udalerriko zirkulazioan. Horregatik, hainbat aldaketa egingo direla jakinarazi du Udaltzaingoak. Donibane, San Pedro eta Trintxerpe barrutietan emango dira aipatutako aldaketak. Pasaiako Udalak garraio publikoa lehenesteko gomendioa egin die herritarrei zein kanpotik datozen bisitariei.
Festibalak Pasaiako zirkulazioan eragingo dituen aldaketak jakiteko baduzu hemen klik egitea.