Urmendi Eguna ospatuko dute igandean
Bi urteko etenaldiaren ondoren, aurten bai, langile, guraso eta haurrek Haur Eskolaren egun handiaz gozatuko dute. 10:30etik 13:00etara luzatuko dute igandekoa.
Bi urteko etenaldiaren ondoren, aurten bai, Urmendi Eguna ospatuko du Haur Eskolak. Langile, guraso eta haurrak igande (hilak 29) goizeko festara gonbidatu ditu eskolak, egoitza nagusiak (Maria Garaiar plazan) jasoko dituen ekintza eta ekitaldietan parte hartzera. 10:30etik 13:00etara luzatuko dute igandekoa.
Talogileak, goxo denda, aurpegi margoketa, photocalla. fruta eta edarien txokoa, sormen txokoa, musika, hamaiketakoa… Denetik egongo dela aurreratu du Urmendik.