Bizardia elkartearen XLI. Ibilaldi Neurtua, igandean
Done Eztebe plazatik abiatuko dira herritarrak, 7:30ean. Guztira, bost ordu eta erdi inguruko ibilaldia egingo dute.
Bizardia elkarteko mendi taldeak XLI. Ibilaldi Neurtua antolatu du iganderako (hilak 29), udalaren laguntzarekin. Done Eztebe plazatik abiatuko dira herritarrak, 7:30ean. Pikoketara aldera abiatuko dira tipi-tapa, Irungo bidea hartuko dute, eta Gurutzen bukatuko dute txangoa. Juan Jose Arabolaza Lizarralde izango dute presente aurtengoan, haren omenezko ibilaldia izango baita.
Taldeka aterako dira, minuturik minutura. Guztira, bost ordu eta erdi inguruko ibilaldia egingo dute.
Izen emateak atera aurretik egin beharko dira, Done Eztebe plazan bertan, bost euroren truke.