Ikasturteari agur esateko, festa
Abaraxka ludotekak ikasturte bukaerako festa egingo du ostiralean, arratsaldez. Erromeria txiki batek girotuko du festa.
Ikasturteari agur esateko festa egingo dute Abaraxkako langile eta bertan aritzen diren haurrek. Ostiralean (hilak 27) bilduko dira, 17:45etik 19:30era, ludotekan bertan. Erromeria txiki batek girotuko du festa, eta urte osoan zehar ludotekarekin elkarlanean aritu direnei omenalditxoa egingo diete. Askaritxoa ere egongo dela aurreratu dute.
Festa nagusia ostiralean bada ere, larunbatean (hilak 28) Abaraxka Ibiltariaren azken saioa egingo dute. Sagardo Eguna izanik, ospakizun honen barruan antolatu dute azkena, haur jolasak eta txokolatada antolatu dituzte Euskal Herria plazan (17:00etan).
Urrian ekingo diote ikasturte berriari, baina aurretik, uztailean hain zuzen, udaleku irekiak egingo dituzte.