Udaleku irekien izen-emate epe berria
Betetzeke geratu diren plazak esleitzeko asmoz izen-emateko epe berria ireki du Pasaiako Udalak.
Pasaiako Udalak 2022ko udaleku irekietarako izen-emate epe berria ireki du, hutsik geratu diren plazak betetzeko asmoz. Udalekuak Pasaian erroldatuta eta Pasaiako ikastetxeetan ikasten ari diren haurrentzat zuzendurikoak dira, betiere 2012. eta 2017. urte artean jaiotakoak badira.
Ordaindu beharreko kuotari dagokionez, 79,50 eurokoa da ordainketa, eta haurraren izenean egin beharko da hurrengo kontu korrontean: KUTXA ES55 2095 5400 02 1061652334. Familia-errentaren arabera hobariak izango dira.
Matrikulazioa hilaren 27ra arte egin ahal izango da, horretarako goizeko 12:00ak muga izanik. Dokumentazioa aurrez-aurre entregatzeko barruti bakoitzeko HAZ bulegoan egin beharko da. Modu elektronikoan eginez gero, hemen klik eginez lortuko duzu estekara joatea. Horretarako sinadura digitala eduki behar da. B@kQ ziurtagiria HAZ bulegoan lortu daiteke.