Euskaraldia prestatzen hasi dira antxotarrak

Aurten egingo den hirugarren edizioan laguntza emateko antxotarren bila dago Euskaraldiako lantaldea.

Euskaraldiako aurreko edizioaren ekintza bat, Antxoko Zumardian.

Antxoko Euskaraldiako lantaldeak aurtengo edizioan laguntzeko emateko prest dauden antxotarren bila dabil. Aurreko astean egin zuten 2022ko edizioa prestatzeko lehendabiziko bilera, eta herritarrei gonbidapena luzatu nahi diete. Hurrengo bilera ekainaren 1ean, asteazkena, egingo dute. Hitzordua 18:00etan ezarri dute Antxoko Kultur Etxean.

Hala ere, bilerara joateko aukerarik ez dutenentzat, parte hartzeko modu gehiago izango direla jakinarazi dute Antxoko Euskaraldia taldetik. Horretarako, Euskaraldian lagundu nahi dutenek badute izena ematea hemen klik eginez.

Euskaraldia udazkenean izango da, azaroaren 18tik abenduaren 2ra arte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.