Oiartzungo BTT Sari Nagusiak txirrindulariz beteko du Urkabe ingurua

Larunbatean alebin eta infantilen txanda izango da, eta igandean aldiz, gainerako kategorietakoek parte hartuko dute.

Asteburu honetan Oiartzungo BTT Sari Nagusia jokatuko dute hainbat txirrindularik, OTXEk antolatuta. Larunbatean alebin eta infantilen txanda izango da, eta igandean aldiz, gainerako kategorietakoek parte hartuko dute.

Lasterketa Urkabe mendi inguruan izango da. Biharko lehia 16:30ean hasiko dute, eta igandekoa aldiz, 10:00etan.

Bertaratu nahi duten zaleentzako aparkaleku bat egokituko dute, Orereta bidetik sartu beharko dira autoak.

Parte hartzeko interesa dutenek oraindik izena eman dezakete, helbide honetara idatzita. Gutxienez hiru txirrindularik eman beharko dute izena talde edo klub bakoitzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.