[Galeria] Ontzien etorrerarekin hasi da Itsas Festibala
Arratsaldeko seirak aldera hasi dira ontziak Pasaiako bokaletik sartzen. Horrela Itsas Festibalari hasiera eman zaio gaur arratsaldean.
2022ko Pasaia Itsas Festibala hasi da dagoeneko. Gaur heldu dira itsasontziak udalerrira arratsaldeko 18:00ak zirela. Normandiako Marité, Herbehereetako Oosterchelde, San Petersburgoko Shtandart, Frantziako La Recouvrance eta Danimarkako Ring Andersen ontziak Pasaian dira jada, beste dozenaka barkurekin batera, 160tik gora.
Bertakoek zein kanpokoek irrika handiz hartu dute lekua Donibaneko eta San Pedroko leku estrategikoetan. Beste udalerrietako lagun asko ere gerturatu dira Pasaiara, baina batez ere Frantziatik etorritako lagun dezente ikusi dira Donibaneko kaleetan. Animazioa eta giroa erabatekoa izan da herri osoan eta hurrengo hiru egunetan horrelakoa izango dela aurreikusten da.