Asteburu oparoa Pasaia Kayak-entzat
Domina ugari lortu zituzten Pasaia Kayakeko kirolariek larunbatean zein igandean. Asteburu honetan ur lasaietako maratoi-erdiko Espainiako Txapelketan parte hartuko dute Muiñosen (Galizian).
Pasaia Kayak-eko marea urdinak ez du etenik. Asteburuan domina ugari lortu dituzte taldeko kirolariek. Larunbatean ur lasaietako maratoi modalitateko Euskadiko Txapelketa irekia jokatu zen Uribarri Ganboako urtegian (Arrazua-Ubarrundia, Araba), eta taldeak bederatzi domina lortu zituen, horietako bi urrezkoak.
Maialen Vitoria altzarrak lortu zuen horietako bat kadete mailan. Bestetik, Iñaki Fernandez eta Iñigo Lois pasaitarrek ere urrezko domina preziatua eskuratu zuten K-2 seniorretan.
Neskei dagokionez, zilarra lortu zuten Irati Hercek eta Enara Nuñezek kadete mailan K-2 ontzietan; Maika Terrosok eta Sara Tarragonak senior mailan postu bera lortu zuten bezala. Beste zilarra K-1 senior mailan lortu zuen Aitor Arrietak. Asier Amiamak eta Sara Tarragonak ere brontzea eskuratu zuten 23 urtez azpiko eta junior kategorietan, hurrenez hurren. Pasaia Kayak hirugarren izan zen taldekako sailkapenean.
Igandean, berriz, hirugarren izan ziren taldekako sailkapenean kimu eta haurren Gipuzkoako Txapelketa irekian. Urrezko domina bat irabazi zuen taldeak Haurrak A kategorian.
Banakako beste bi dominak Oinatz Alonsok eta Aitana Etxezortuk irabazi dituzte. Biak zilarrezkoak, Haurrak B kategorian eta Kimuak B kategorian, hurrenez hurren.
Asteburu honetan Muiñosen (Galizia) izango dira Pasaia Kayako kirolariak. Bertan jokatuko da ur lasaietako maratoi-erdiko Espainiako Txapelketa jokatzeko.