Txinalka Oiartzungo helduen antzerki taldeak bi emanaldi eskainiko ditu hurrengo asteburuan
'Txirikordatzen' antzezlana taularatuko dute udaletxeko pleno aretoan, ekainaren 3 eta 5ean. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke.
Txinalka Oiartzungo helduen antzerki taldeak bi emanaldi eskainiko ditu ekaina hasieran. Lehena 3an (ostirala da) izango da, eta bigarrena berriz, 5ean (igandea). Txirikordatzen izena du taularatuko duten antzezlanak, eta honakoak igoko dira oholtzara, Lur Kortaren gidaritzapean: Pili Arbelaitz, Usoa Arbelaitz, Jesus Gonzalez, Nati Gonzalez, Amaia Ibarguren, Marga Maritxalar eta Karen Muñoz.
Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, bost euroan, Garmendi txokolategian.