Mural pintaketa eta arku jaurtiketa egingo dute herriko gazteek bihar

Adin Txikikoen Mahaiak bi jarduera antolatu ditu biharko 12-16 urte bitarteko gazteentzat: mural pintaketa Alaiart-ekin eta arku arku jaurtiketa Kuydo Kaburaya elkartearekin.

Iaz herriko haurrek Alaiart-ekin batera mosaikoa egin zuten bidegorrian. Argazkia: Haurtzaro Ikastola.

Herriko gazteei arratsalde ezberdin eta dibertigarria eskainiko die bihar Adin Txikikoen Mahaiak, hainbat jarduera antolatu baitituzte 12-16 urte bitarteko oiartzuarrentzat. 17:00etan mural pintaketa egingo dute elkarlanean bertaratutakoek Alaia Gaztelumendi Alaiart-ekin (kiroldegiko parkingean). Ordu berean, baina Elizaldeko pilotalekuan kasu honetan, arku jaurtiketa egingo dute (Kuydo Kaburaya elkarteko kideekin).

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.