[Bideoa] Txemi Urra omendu dute aurtengo Sagardo Egunean
Agurra dantzatzeaz gainera, txapela eta oroigarria eman zioten Done Eztebe plazako oholtzan, lagun eta senidez inguratuta.
Txemi Urrak ireki zuen joan den larunbatean aurtengo Sagardo Egunaren txotxa. Hainbat urtetan antolaketa lanetan ibilitakoa da, eta herriaren alde egindakoa eskertzeko haren kideek omenaldi berezia egin nahi izan zioten. Agurra dantzatzeaz gainera, txapela eta oroigarria eman zioten Done Ezte plazako oholtzan, eta hainbat bertso egin zizkioten. Hunkigarria izan zen omenaldia, lagun eta senide ugari bertaratu ziren.
Urte luzez ardo eta likoreak banatu izan ditu herrian zehar Urrak eta bere sema Mikel Urrak dioenez “beti izan da aita oso herrikoia eta besteentzako eskuzabala”. Ordu txikitan tabernei likoreekin laguntzen aritutakoa dela adierazi du. Horrez gain, udaletxe atzean duen bere lokala beti izan du eskuragarri Haurtzaro Ikastolarentzat edo Sagardo Egunerako, besteak beste.
Jarraian, omenaldiaren bideoa: