[Galeria] Eremu militarrik gabeko Jaizkibel nahi dute
Dozenaka lagunek martxa egin zuten atzo herritik Jaizkibelgo eremu militarrera azken hori ken dezatela eskatzeko.
Jaizkibelgo eremu militarra ezaba dezatela eskatzeko zazpigarren martxa egin zuten atzo, igandea, Lezotik mendiko eremu militarrera. Deitzaileek deitoratu zuten oraindik ere militarren presentzia mendian oso nabarmena dela, eta horrek askotariko kalteak eragiten dituela mendian bertan, baita herritarrei ere. Dozenaka lagunek bat egin zuten martxarekin.
Eremuaren kalteak herritarren aisia aukeretan eta mendiaren erabilera aske eta seguruan, ingurumenean, eta ustiapenetan (nekazaritzakoak eta abeltzaintzakoak) direla adierazi zuten martxaren bitartez, eta aldi berean, aurten indar berezia eman nahi izan diote gerren “negozioaren” kontrako mezuari.
Honakoak atzoko martxaren hainbat irudi dira.
