Erakusketa iraunkorraren aldaketa Jantziaren Zentroan
Ekainaren 4tik 12 bitartera Jantziaren Zentroaren erakusketa iraunkorra itxita egongo da aldaketak lanak tarteko. Bi asteburu horietan beheko solairuko erakusketa ikusteko aukera egongo da besterik ez.
Hurrengo bi asteburuetan ezin izango da Jantziaren Zentroaren erakusketa iraunkorra ikusi. Ekainaren 4tik 12 bitartera erakusketaren aldaketa egingo dute, eta hori dela eta soilik beheko pisuan dagoen erakusketa egongo da ikusgai. Bertan Habian! hazitegiko egoiliarrek dute erakusketa momentu honetan: Saioa Matxain, Anne Gajate, Ruben Pantiga eta Ainhoa Ibarguren.
Erakusketa iraunkorra ekainaren 18tik aurrera irekiko dute. Beti bezala, erakusketa berria prest egoterakoan bi modu egongo dira erakusketa ikusi ahal izateko. Batetik, bisita librea hiru euro ordainduta; eta bestetik, bisita gidatua bost euroren truke.