Madalenetako Kartel Lehiaketaren erakusketa Xenpelar Etxean
Herritarrek Herri Saria jasoko duen lana hautatzeko aukera izango dute. Erakusketan bertan bozkatzeko aukera izango dute ekainaren 6a arte.
XXXVI. Kartel Lehiaketaren erakusketa gaur irekiko da Xenpelar Etxean. Errenteriarrek Herri Saria jasoko duen lana hautatzeko aukera izango dute. Xenpelar Etxeko erakusketan bozka eman ahal izango dute interesdunek gaurtik hasita ekainaren 6 arte. Epaimahai kalifikatzailea ekainaren 7an bilduko da kartela aukeratzeko. Bi sarien berri ekainaren egun horretan bertan emango da.
Erakusketa ekainaren 15a arte egongo da ikusgai, astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara.