Oiartzuarrak, bretoiaren alde korrika
Ostiralean hartu zuen Iosune Cousillas zinegotziak lekukoa Ar Redadeg lasterketan, hainbat oiartzuarrekin batera.

Korrikaren antzeko filosofia duen Ar Redadeg lasterketan ordezkaritza izan du aurten ere Oiartzunek, hainbat herritarrek lekukoa hartu zuten joan den ostiralean, herriak Karaezekin duen senidetzaren ondorioz. Iosune Cousillas zinegotziak hartu zuen lekukoa, hainbat oiartzuarrekin batera.
Aurtengoan hainbat kilometro erosi dituzte oiartzuarrek, zehazki, Oiartzun-Karaez Senidetza Elkarteak, Oarsoaldeko AEKk, Haurtzaro Ikastolak eta udalak.