Udalbatzaren ohiko osoko bilkura, bihar
18:30ean hasiko den saioa publikoari irekia izango da eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da. 13 puntu jorratuko dira bertan.
Erreteriako udaletxea. Bihar, hilak 31, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura egingo da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango dute nahi dutenek.
Honakoa da plenoan jorratuko diren gai zerrenda:
1. 2022ko apirilaren 26ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egokia bada, onartzea.
2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta zinegotzi ordezkarienak, 783 zenbakitik 1153 zenbakira (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.
3. Berri eman: Kontrol finantzarioko urteko plana.
4. Berri eman: Iruzurraren aurkako planaren onespenaren berri eman.
5. Berri eman: 2022ko lehenengo hiruhilekoa: Udalaren eta menpeko entitateen aurrekontuaren exekuzioa eta OBBE.
6. Proposamena: Kredituak judizioz kanpo aitortzea.
7. Proposamena: Kreditu gehikuntza KALD-04 onartzea eta KALD-05 kredituen konpromisoa aldatzea.
8. Proposamena: 2022an produktibitate osagarria ordaintzeko irizpideak onartzea.
9. Proposamena: Errenteriako Udalaren 2022. urterako lanpostu zerrenda eta langile plantilaren aldaketa.
10. Proposamena: 2021eko abenduaren 31ko udal inbentarioaren zuzenketa onartzea.
11. Proposamena: Gamon Zumardian kokatua dagoen kioskoaren bide publikoaren erabilera pribatiboa ematea.
12. 2022ko Madalenetako omenduak izendatzea.
13. Galdera eskariak.
