Xanistebanetako Jai Batzordea egingo dute asteazkenean
Bileraren aurretik aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela aukeratuko dutela aurreratu du udalak. Bihar arte bidali daitezke lanak.
Aurtengo xanistebanetarako motorrak berotzen hasi dira, etzi (ekainak 1) Jai Batzordea egingo dute udaletxeko pleno aretoan. 18:30ean bilduko dira.
Bileraren aurretik aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela aukeratuko dutela jakinarazi du udalak. Bihar (hilak 31) bukatuko da lanak bidaltzeko epea.
Bestalde, udalak gogoratu du jaietako ekintzak antolatzeko diru laguntza eskaera egiteko epea ere bihar (hilak 31) bukatuko dela.
