Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

[Argazki galeria] "Udazkenean indar handiarekin bueltatuko gara"

Hileko lehen astelehena izanik, herriko kaleak aldarrikapenez bete ditu gaur Duintasunak. Udan atsedena egingo dutela jakinarazi dute.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2022/07/04

Eguraldi txarrak ez ditu herriko pentsiodunak gelditu, eta hileko lehen astelehenetan bezalaxe, mobilizazio jendetsua egin dute gaur (hilak 4) herriko kaleetatik. Udaletxe parean bildu dira, eta ondoren, ohiko ibilbidea egin dute, Duintasuna elkarteak deituta.

Lehenik eta behin, Pentsiodunen Bizikleta Martxaren gaineko balorazioa egin du Duintasunak. “Ikaragarria izan zen lagun hauek egindakoa, 13 etapatan 700 kilometroko ibilbide zaila osatu baitute”, esan dute. Hiru aldarri nagusirekin abiatu ziren bizikletan, honakoak: gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea, zerbitzu publikoen defentsa eta zaintza lana partekatuak.

Borrokan tinko jarraitzeko asmoa adierazi dute gaurko mobilizazioan, “pentsioen erosteko ahalmena bermatzeko KPI errealaren igoeraren arabera, baita azken urteotako pentsioen erosteko ahalmenaren galera konpentsatzeko ere eta pentsio publiko duinak, bidezkoak eta behar bestekoak bermatzeko”. Orain arte 60.726 sinadura bildu dituzte pentsiodunek Hego Euskal Herrian, eta haien asmoa da urri bukaeran Diputatuen Kongresuan aurkeztea guzti horiek, “pentsiodunen ekintza garrantzitsu batek lagunduta”. “Ezin dugu amore eman honetan ezin ahaztu baitugu Madrilgo Gobernuak indarrean jarri nahi duen Errenten Itunak, beti bezala, pentsioen eta soldaten balio-galera ekarriko duela, patronalaren eta finantza-kapitalaren aldetik inolako konpromisorik gabe”.

Bestetik, jaurlaritzari 1.080 euroko gutxieneko pentsioak osatzeko eskaera egingo diete pentsiodunek, Legebiltzarrean ponentzia bat sortzeko proposatuko baitute, “gure pentsioen murrizketak eta mehatxu berriak gelditzeko neurriak hartu ditzaten”.

Uda pasa eta gero borrokarekin jarraitzeko asmoa adierazi dute. Izan ere, salatu dute Jose Luis Escriva ministroak erreformen bigarren atala martxan jarri nahi duela, pentsioaren kalkulua egiteko kotizazio epea 25 urtetik 35era arte luzatuz. Azkenik, Madrilgo Kongresuan pentsio publikoak pobretu eta pribatizazioari ateak irekitzen dizkion Enplegu pentsio-planak sustatzeko joan den hil hasieran onetsitako lege proiektua garatzen saiatuko direla salatu dute, “gure ahaleginaren kontra”.

Horregatik, udan atsedena hartuko du Duintasunak, eta udazkenean “indar handiarekin bueltatuko” direla jakinarazi dute.

DSC09730
DSC09730
DSC09732
DSC09732
DSC09737
DSC09737
hGYlp
hGYlp
P2YKE
P2YKE
DSC09754
DSC09754
DSC09762
DSC09762
DSC09792
DSC09792
DSC09803
DSC09803
DSC09836
DSC09836

Erlazionatutako edukia[Galeria] Pentsio duinen aldeko bizikleta martxak geldialditxoa egin du herrian
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.