Gipuzkoako Azkartasun Sega Txapelketan ariko da Jon Otegi oiartzuarra
Zizurkilgo Galardi baserrian jokatuko dute txapelketa, igandean (hilak 10), 18:00etatik aurrera.
![jon otegi](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/06/img_0043.jpg)
Joan den igandean Gipuzkoako txapeldunorde izendatu ondoren, Jon Otegi oiartzuarrak Gipuzkoako Azkartasun Sega Txapelketan ariko da igandean (hilak 10), Zizurkilen (Gipuzkoa). Galardi baserriko belardian lehiatuko da gazte oiartzuarra, 18:00etatik aurrera. Sei aurkari izango ditu herriko segalariak.