"Isilarazi nahi dutena ozen oihukatzen ari gara"

Sasoiko lehen bandera etxean utzi du San Juanek

'Erreka' traineruak Pasaiako XXXVII. Bandera lortu du. Zazpi ehuneneko abantaila atera diote sanjuandarrek KAEko buru den 'Libia'-ri.

'Erreka', larunbatean, banderarekin. [Argazkia: San Juan Koxtape AE].

Denboraldiko lehen bandera etxean utzi du San Juan Koxtapek, Santioak inoiz baino gogotsuago ospatzen ari direnean, gainera. Gehiago eska al daiteke?

Joan den larunbatean Pasaiako XXXVII. Banderagatik egin zuten arraun KAE1eko 12 traineruek, eta zazpi ehunengatik nagusitu zitzaion Erreka, egun ligako buru den Libiari. Podiuma Arkotek itxi zuen, sanpedrotarrek baino 22 ehunen gehiagoko denborarekin. Bidasoko ordezkari Hondarribiak zazpigarren egin zuen estropada.

KAE2n ere onena eman zuten Oarsoaldeko bi ordezkariek, Hibaikak eta Trintxerpek. Errenteria-Oreretako gizonak bosgarren sailkatu ziren, eta pasaitarrek -estropadaren antolatzaile-, berriz, bederatzi ontziren artean bederatzigarren egin zuten erlojupeko lehia.

Zortzi jardunaldi ditu atzean dagoeneko KAE1ek, eta sei, berriz, gizonezkoen azken kategoriak. Estropada horietan egindako lanarekin, horrela dago gaur egun liga bakoitzeko sailkapen orokorra:

1. Taldea. Sailkapena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.