2022/7

Etxean lehiatuko dira asteburuan traineru pasaitarrak

KAE 1 Ligako ontzien estropada hartuko du Donibanek datorren larunbat arratsaldean. Bosgarren lehia puntuagarria izango da.

Gaueko zerbitzua eskainiko du Euskotrenek Antxoko sanferminengatik

Datorren larunbatean, hilak 9, tren zerbitzu bereziak jarriko dituzte martxan Lasarte-Oria eta Hendaia artean, ohiko eskaintzaz gain.

Eguzki, kezkatuta Papresako aire zabaleko lohien manipulazioarekin

Talde Ekologistak idazki bat bidali dio udalari lanen lizentziagatik eta ingurumenean eta osasunean izan dezaketen eraginagatik galdetzeko.

Tolosaldeko biraren bosgarren etapa, datorren larunbatean

Iragan hilabetean alerta egoeragatik bertan behera utzitako irteera berreskuratuko dute hilaren 16an. Izen-emateak irekita daude jada.

Sanferminak 2022: HITZAren gehigarria

Gaur hasiko dira Antxoko jaiak. HITZAk egitarau osoa biltzen duen gehigarria argitaratu du.

Arditurrira tren berdean joateko aukera, asteazkenero

Arditurriko meazulora joateko tren berdea erabilgarri egongo da uztaila eta abuztuan zehar. Done Eztebe plazatik abiatuko da trena.

Tren Berdea, martxan ostegunetik aurrera

Errenteriako hirigunea eta San Marko gotorlekua lotuko ditu ostegunetan, eta lau joan-etorri egingo ditu. Zerbitzua doakoa izango da.

'Hemen gaude, dena ongi' antzezlanak emango dio bukaera ikasturteari

Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak "oparitxo bat" egin nahi die ostiral arratsaldean oiartzuarrei, "euren antzerkizaletasuna eskertzeko".

Arkahitzen laugarren saioa, uztailaren 8an

Eneko Abasolo 'Abarkas', Kepa Isasi, Maddi Aiestaran eta Patxi Castillo ariko dira kantuan 23:00etatik aurrera.

Kolonbiaren oraina eta geroari buruzko hitzaldia antolatu dute Gaztañon

Presidente hautatu berriarekin sortutako abagunea izango dute mintzagai. Hitzaldia datorren asteazkenean izango da, uztailaren 6an, Gaztañoko auzo lokalean.

Gehiago