Datozen egunetan bi final handi, Oiartzunen
Gaur bertan, pasaka eskuz modalitatean, Oiartzungo XI. Txapelketa Herrikoiaren finala jokatuko da. Asteazkenean, berriz, VII. Gipuzkoako Txapelketako finala.
Oiartzungo Kontzejupean jokatuko dituzte pasaka eskuz finalak. Gaur arratsaldean, 19:30etan, Kontzejupean emango diote hasiera Oiartzungo XI. Txapelketa Herrikoiaren finalari. Pasaka eskuz modalitatean, gaztetxoak izango dira lehiatzen lehenak: Caetano eta Etxeberria, Iturain eta Oiartzabalen aurka. Ondoren, final herrikoiaren txanda izango da: Etxabe eta Etxabe, Ugalde eta Ugalderen aurka.
Asteazkenean berriz, eguerdiko 13:00etan emango diote hasiera VII. Gipuzkoako Txapelketaren finalari. Final handian Karrera eta Urbieta II, Ormazabal eta Urbieta I-aren aurka lehiatuko dira Kontzejupean.
