Sanjuandarrek Camargoko bandera laztandu zuten

Asteburuan fin aritu dira Oarso Bidasoko ontziak. Sanjuandarrek 72 zentesimetara izan zuten bandera, Hibaikako neskek aldiz bi segundoetara. Dagoeneko denboraldiko estropaden erdia burutu dute denek.

Sanjuandarrak Camargoko uretan. Argazkia: San Juan Koxtape Arraun Elkartea

ETE Liga

Hondarribiak eta Hibaikak lehia garrantzitsua izan zuten asteburuan, izan ere, dagoeneko ligako estropaden erdia jokatu dute. Zortzi estropaden ondoren lehen eta bigarren postuan dira, hirugarrenetik, playoffa jokatzeko postuan dagoen Deustorengandik, 8 eta 7 puntuetara. 

Camargoko uretan (Kantabrian) lehiatu ziren larunbatean eta estropada gogor baten ondoren Hondarribiarrak izan ziren garaileak. Ondoren, Hibaika bigarren izan zen bi segundotara. Hirugarren amaitu zuten Deustuko neskak irabazlearengandik hamalau segundotara.

Sailkapen orokorra

KAE 1 Liga

KAE 1 Ligako lehia oso estua izan zen larunbatean. Emakumeen antzera Camargoko uretan lehiatu ziren. Lehen hiru traineruak zentesimen bueltan helmugaratu ziren. Estropada Pedreñak irabazi zuen, ondoren, Arkote izan zen irabazlearengandik 62 zentesimetara. Arroxak, berriz, hirugarrenak izan ziren banderatik 72 segundoetara. San Juandarrek estropada bikaina burutu zuten. Bigarren tandatik haizeari eta ur gogorrei aurre egin behar izan zioten. Azkenean hirugarren postuarekin konformatu behar izan ziren. Sanpedrotarrak bosgarren heldu zen helmugara. Honarribiarrak aldiz, seigarrenak izan ziren moreen atzetik.

Sailkapen orokorra

KAE 2 Liga

Camargotik oso gertu, fin aritu ziren larunbatean Hibaikako mutilak. Astileroko uretan hirugarren egin zuten 21:42,56-ko denborarekin. Guztira 7 puntu bildu zituzten. Lapurdiko arraunlariek denboraldiko zazpigarren bandera eskuratu zuten eta Trintxerpeko arraunlariak azkenak izan ziren asteburuan puntu bakarra eskuratuz.

  Elkartea Puntuak
1º LAPURDI ANTTON BILBAO 63
2º DONOSTIARRA 48
3º HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK 43
4º PORTUGALETE 42
5º MUTRIKU 38
6º ASTILLERO 33
7º IRC SANTOÑA 23
8º CASTRO MARINERA 18
9º TRINTXERPE 7
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.