Bekoerrota Kiroldegian mantenu lanak egingo dituzte

Hilaren 8tik 12ra bitarte Lezoko Udal Kiroldegia itxitan egongo da. Bazkideek Donibaneko Kiroldegia erabiltzeko aukera izango dute.

Bekoerrota Kiroldegia.

Uda sasoia baliatuz, urteroko lez, ekingo diote mantenu lanei Bekoerrota kiroldegian. Hori dela-eta, datorren astelehenetik (hilak 8) 12ra bitarte, kiroldegia itxita egongo da. Lanak martxan diren bitartean bazkideek (bazkide txartela erabiliz) Donibaneko kirol gunea erabili ahal izango dute.

Lezoko Udalak azaldu duenez lanen helburua ikasturte berrian azpiegitura, instalazio zein material egoki, txukun eta garbiak eskaintzea izango da.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.