Euskaraldiaren entrenamendua, jaien bitartean

Euskaraldian bezala ahobizi, belarriprest edo hikalagun rolen artean aukeratu ahal izango da. Pegatinak txosnetan egongo dira eskuragarri.

Euskaraldiaren entrenamendua egingo dute Xanistebanetan. Argazkia: Oiartzungo Euskaraldia

Gaur arratsaldean txupinazoarekin batera emango diote hasiera Xanistebanei. Festek bost eguneko iraupena izango dute eta denbora tarte horretan Euskaraldiaren entrenamendua egingo dute.

Oiartzungo txosnetan pegatinak egongo dira. Nahi duenak jaietan izango duen rola aukeratu ahal izango du. Euskaraldian bezala ahobizi, belarriprest edo hikalagunen artean aukeratu ahal izango da.

Ttur-ttur euskalzaleen bilguneak festak euskaraz eta euskaratik gozatzera animatu nahi izan ditu herritarrak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.