Herriko plaza nagusia txiki geratu zaie herri bazkarira hurbildu diren ehunka gazte oiartzuarrei. Jan eta edanez ospatu dute Xanistebanen bosgarren eguna.
Irailaren 16an lur hartuko duen Banden I. Topaketaren bitartez, hasiberri diren musikariak ezagutarazi eta euskal musika sustatu nahi dute.
Asteburuan estropada garrantzitsuak dituzte Oarso bidasoko traineruek. Denerako lehia egongo da, lidertza mantentzeko, eskuratzeko, banderak irabazteko edota maila ona erakusteko.
Astelehenean abiatuko dira San Juan Koxtape Arraun Elkarteak eta udalak, elkar, antolaturiko hastapen saioak. Oraindik izena eman daiteke.
Hamarretxeta eta Gelasio Aranburu kaleei eragingo die, nagusiki, trafikoaren murrizketak. Oinezkoen joan-etorriak ez dituzte mugatuko.
Herri kantuen sorta ederra abestu dute herritarrek Oiartzungo kaleetan barrena, Lartaun abesbatza eta txistulari taldearen laguntzaz.
Gipuzkoako Parketxe Sareak, Errenteriako Udalarekin elkarlanean, naturagunea familian ikertzeko zenbait proposamen egin ditu.
Zortzitik gorako puntuazioa (hamarretik) eman diote, orotara, egitasmoari. Asko izan dira "ordutegi zabalagoa" eskatu dutenak.