Arraunean hasteko ikastaroak eskainiko dituzte San Juanen

Astelehenean abiatuko dira San Juan Koxtape Arraun Elkarteak eta udalak, elkar, antolaturiko hastapen saioak. Oraindik izena eman daiteke.

2005etik 2011ra bitarte jaiotako haur eta gazteei zuzendutako ikastaroak dira. [Argazkia: San Juan Koxtape AE].
San Juan Koxtape Arraun Elkarteak, Pasaiako Udalarekin elkarlanean, arraunean hasteko ikastaroak prestatu ditu hilabete honetarako. Datorren astelehenean -hilak 8- abiatu eta bi asteko iraupena izango dute saioek -hilaren 19ra bitarte-.
 
Aulki mugikorrean zein aulki finkoan arraun egiten ikasteko hastapen jarduerak dira Donibaneko elkarteak antolatu dituenak, eta 2005etik 2011ra bitarte jaiotako haur eta gazteei zuzenduta daude espresuki. Klaseen ordutegia honakoa izango da: 10:00etan hasi eta 12:00etan bukatu. Prezioa, berriz, 60 eurokoa ikasle bakoitzeko.
 
Gehiago jakiteko interesa duenak edota izena eman nahi duenak webgunearen bitartez egin dezake hori. Esteka horretan bertan, gainera, 3 eta 16 urte arteko gazteentzako kirol eskaintza zabala ere topa daiteke. San Juan Koxtape elkartearekin zuzenean harremanetan jartzeko, posta elektronikoa da proposatu duten bidea.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.