Listorreta gertutik ezagutzeko jarduerak proposatu dituzte
Gipuzkoako Parketxe Sareak, Errenteriako Udalarekin elkarlanean, naturagunea familian ikertzeko zenbait proposamen egin ditu.
Urtero legez, Listorreta ezagutu eta aintzatesteko hainbat jarduera antolatu ditu Gipuzkoako Parketxe Sareak, Errenteriako Udalarekin elkarlanean. Hil honetarako programatutakoen berri eman dute. Horratx:
- Hilak 13, larunbata. Iparra galdu gabe orientazio jolasa, familientzat. Pista jolasaren bitartez, ingurunea behatzeko eta gozatzeko aukera izango dute haur nahiz gurasoek.
- Hilak 15 eta 27, astelehena eta larunbata. Aiako Harria Natura Parkea ezagutzeko, Listorretatik hasita parkearen altxorretako batzuk gertutik ikusteko aukera izango dute bisitariek ibilaldi motz baten bidez.
Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko, mezu elektronikoa bidali edo deitu zenbaki hauetara: 943 49 50 69 – 688 89 50 68.