2022/8/16

arañaburu

Garraiolari bat hil da Lanbarrenen, ondoezik sentitu ondoren

Langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, gehiengo sindikalak deituta. Lanbarrenen bilduko dira, eguerdian.

"Berezia" izango da hirugarren Kilometro Lezo jaialdia

Datozen hiru asteburuetan musika, dantza, antzerkia edota zirkuarekin gozatzeko aukera izango dute lezoarrek. Aurten gainera, herriko eta inguruko hainbat musikarik kontzertu bana eskainiko dute, aire librean.

Pontikako erretiratuen elkartea berritzeko lanen kontratua esleitu berri dute

Delsa Irun SL enpresak izango du lanen ardura, eta 14 asteko epean bukatu beharko ditu obrak. Datozen egunetan  210.540 euroko kontratua sinatuko dute udalak eta enpresak.

[Galeria] Karrikako jaiak, iruditan

Atzo eman zieten bukaera Karrika auzoko jaiei. Lau egunez askotariko ekitaldi eta ekintzekin gozatu dute auzotarrek.

Mendibilgo pilotalekuak itxura berria du

Paretak margotzeaz gainera, zenbakiak jarri eta lurrean marrak pintatu dituzte azken egunetan.

Gehiago