Pontikako erretiratuen elkartea berritzeko lanen kontratua esleitu berri dute
Delsa Irun SL enpresak izango du lanen ardura, eta 14 asteko epean bukatu beharko ditu obrak. Datozen egunetan 210.540 euroko kontratua sinatuko dute udalak eta enpresak.
Errenteriako Udalak jakinarazi berri duenez, Pontikako Arramendipe pertsona jubilatuen elkartearen egoitzan egin beharreko lanen kontratua esleitu dute gaur. Honen arabera, Delsa Irun SL enpresak izango du lanen ardura, eta 14 asteko epean bukatu beharko ditu obrak. Datozen egunetan 210.540 euroko kontratua sinatuko dute udalak eta enpresak. Lanak datozen asteetan hastea aurreikusi dute.
Honako ekintzak aurreikusi dituzte: hormak, zoruak, sabaiak eta leihoak egokitzea; espazioen antolaketa berria; eta komunak irisgarritasun araudira egokitzea. Kontratuak ere bere baitan hartzen du datozen hiru urteetan mantenu zerbitzua ematea sukaldean instalatutako ekipamenduari.
Galtzarabordakoa, bidean
Galtzarabordako erretiratuen elkartean ere zenbait lan egingo ditu udalak. Hala, enpresak hilaren 23ra bitarteko epea izango dute euren eskaintzak aurkezteko.