Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

"Hilero garraiolari bat hil da Euskal Herriko errepide eta industrialdeetan"

Atzo lanean ari zela zendutako garraiolaria gogoratzeko elkartu dira gaur DSV enpresaren atarian, gehiengo sindikalak deituta. "Lan baldintza kaxkarren aurkako neurriak" exijitu dituzte.

DSV enpresaren atarian elkartu dira.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2022/08/17

Atzo lanean ari zela Oiartzunen zendutako garraiolaria gogoratu dute gaur Lanbarren industrialdean, gehiengo sindikalak (ELA, LAB; ESK, STEILAS, Hiru eta EHNE) elkarretaratzera deitu baititu langile eta herritarrak. DSV enpresaren atarian bildu dira eguerdian, enpresa honek kontratatu baitzuen 52 urteko garraiolaria, Botrans enpresarentzat aritzen zen lanean.  Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea lemapean bildu dira.

Atzoko heriotzarekin Euskal Herrian lan istripuetan jada 50 langile hil direla salatu dute lehenik. Horietatik zortzi dira kamioilariak, hori nabarmendu dute Hiru sindikatuko ordezkariek. “Hilero garraiolari bat hil da Euskal Herriko errepide eta industrialdeetan”, esan dute, haserre.

Elkartasuna helarazi diete zendutako langilearen senide, lankide eta gertukoei, “horrelako une eta gertaera latzak berriro gerta ez daitezen agintariei lan baldintza kaxkarren aurkako neurriak eskatzearekin batera”.

Europa ekialdekoa zen langilea, “nazioarte mailan ibilbide luzeko lanak egiten zituena” sindikatuen arabera. Garraiolarien lana “gero eta estuagoa” dela salatu dute gaur. “Enpresek eragindako presio eta presak estresa sortzen dute, baita atsedenaldi eta gidaldien arauaren ezaugarriek eta, oro har, bizimodua aurrera ateratzeko sektorean diren zailtasunek”.

Bihotzekoak jota zendutako garraiolarien kopurua handia dela erantsi dute, eta Eusko Jaurlaritzari zuzendu dira, salatuz, hark duela “erabaki politikoaren ardura”. Lan ikuskaritza indartzeko exijitu dute, “lan baldintza kaxkarrak saihesteko eta arauak betetzen ez dituztenak zigortzeko”. Horregatik, garraiolarien artean gaitz kardiobaskularren kopuru, ondorio eta eragin handia aintzat hartu beharko litzatekeela erantsi dute, gertaera hauek baitira, sindikatukoen arabera, “enpresek eragindako presa eta presioen ondorio”.

Bihotzeko gaitzekin lotutako istripu asko ofizialki heriotza naturaltzat hartzen direla ere salatu dute, eta erantsi “horrelako gertaerak, zalantzarik gabe, lan istripuak direla”.

Erlazionatutako edukiaGarraiolari bat hil da Lanbarrenen, ondoezik sentitu ondoren
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.