Garraiolariaren heriotza salatu dute oiartzuarrek
Ezker Abertzaleak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Done Eztebe plazan, 'Kapitalismoa suntsitu, prekarietatea hiltzailea' lemapean.
Oiartzuarrek ere joan den astelehenean zendutako garraiolaria gogoratu eta haren heriotza gaitzesteko bildu ziren atzo arratsean, Done Eztebe plazan. Ezker Abertzaleak elkarretaratzea antolatu zuen, Kapitalismoa suntsitu, prekarietatea hiltzailea lemapean.
52 urteko langilea zen zendutakoa. DSV enpresarako lan egiten ari zela zendu zen, enpresa honek kontratatu baitzuen garraiolaria. Botrans enpresarentzat egiten zuen lan.
Azken honekin, jada 50 langile dira aurten Euskal Herrian euren lanpostuan zendutakoak, horietako zortzi garraiolariak izan dira.
