Hainbat lan egin dituzte Arragua auzoan
Ganboxa bideko belardian eta Aldeguna elkarte ondoko parkean hiru mahai jarri berri dituzte. Horrez gain, Larrezabaleta kaleko horma batean baranda bat ere jarri dute.
Arragua auzoko Ganboxa bideko belardian eta Aldeguna elkarte ondoko parkean hiru mahai jarri berri ditu udalak. Horrez gain, Larrezabaleta kaleko horma batean baranda ere jarri dutela jakinarazi dute, “mugikortasuna errazteko” asmoz. Lau hauetarako 15.000 euroko inbertsioa egin du udalak.
