Bekoerrota kiroldegia, zabalik berriro
Urtero bezala, abuztuan zehar hainbat lan egin dituzte. Irailaren 1era bitarte udako ordutegia izaten jarraituko du kiroldegiak.
Azken asteetan hainbat lan egin dituzte Bekoerrota kiroldegian, eta ondorioz, hainbat egunez erabat itxita egon da. Zenbait margoketa, garbiketa, desinfekzio eta bestelako lanak bukatu ondoren, instalazio guztiak prest dituzte berriro bazkide eta kirol zaleak jasotzeko.
Udako ordutegia izaten jarraituko du, irailarejn 1era, honakoa: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 21:00etara; larunbatetan 9:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara; eta iogandeetan itxita. Irailaren 1etik aurrera, ordea, neguko ordutegia izango da, honakoa: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 22:00etara; larunbatetan 8:30etik 14:00etara eta 15:15etik 20:00etara; eta igandeetan 9:00etatik 13:30era.
