'Harri minak' antzezlanarekin gozatzeko aukera, igandean

Udalbiltzaren 'Geuretik sortuak' egitasmoaren barruan sortutako antzezlana taularatuko dute Josune Gorostegi eta Titika Rekaltek.

harri minak oiartzun Josune Gorostegi eta Titika Rekalt aktoreak.
harri minak oiartzun

Josune Gorostegi eta Titika Rekalt aktoreak.

Antzerkia protagonista duen igande arratsaldea izango da datorrena (hilak 19). Bonbon Beltza antzerki taldeak Harriminak lana taularatuko du, 19:00etatik aurrera.

Sarrerak Garmendi txokolategian salgai daude, 5 euroan. 

Udalbiltzaren Geuretik Sortuak sormen bekei esker sortutako antzezlana da. Beka horiek euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatzea izan dute helburu. Bonbon Beltzek Oñatin egindako egonaldian sortu dute igandean taularatuko duten lana.

Bi aktorek jokatuko dute Harriminak obra, Amancay Gaztañagak gidatuta: Dominika Rekaltek (Oiartzunen bizi da) eta Josune Gorostiagak. Hau da harrien eta herrien minari buruz aritzen den antzezlanaren sinopsia:

Bizitza bi zuloen artean dirau:
Zulo batetik gatoz, zulora goaz.
Bi arrakalen tartea.
Hutsuneak bete nahian igarotzen dugun tartea.
Harriko zuloa, herriko zauria.
Ekin ta ekin, tirita jarri ta jarri.
Zauria dago hor, baina… -dio orbainak.
Zuloak harriari min ematen al dio?

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.