Arditurrin mineralen bila ibiltzera gonbidatu dute
Datorren igandean parketxearen inguruko mineralak ezagutzeko txangoa antolatu dute.
Parketxearen ingurutik egingo dute ibilaldia. 
Parketxearen ingurutik egingo dute ibilaldia.
Arditurriko parketxeak plana proposatu du datorren iganderako. Mineralen bila ibiltzera gonbidatu ditu herritarrak.
2.000 urtez ustiatutako eremua izan da Arditurri, eta oraindik meatzariek ateratzen zituzten mineralen arrastoak ikus daitezke. Ibilaldiaren helburua horietako batzuk bilatu eta aurkitzea izango da, eta haiei buruzko azalpenak emango dituzte.
Behin aztertuta, bertan utzi beharko dituzte, parke natural baten barruan babespean daudelako.
Bi ordu inguruko ibilaldia izango da, 10:00etan hasita. Interpretazio zentrotik abiatuko da txangoa, eta azalpenak elebitan izango direla jakinarazi dute. Ibilaldi gidatuaren prezioa bost eurokoa izango da.
