Bi futbol talde nagusiek hiruna puntu poltsikoratu dituzte
Zazpi taldeetatik bostek lortu dituzte puntuak. Emakumeen futbol talde nagusiak etxean irabazi du, eta gizonenak, Azpeitian.
Karla Lekuona futbol zelaitik ez zuen punturik ihes egin. Futbol talde nagusientzako asteburu polita izan da. Neskek Ugaldetxon jokatu zuten, eta alde bakarreko golarengatik irabazi zieten San Inaziori. Nahikoa hiru puntu eskuratzeko eta bilbotarrak aurreratzeko.
Mutilek, berriz, Azpeitian larunbatean jokatutako gol bakarra sartu zuten, eta horri esker, liderrarengandik hiru puntura jarraitzen dute, bigarren postuan.
Areto futbolean, berriz, lehen taldeak lehen sailkatuaren etxean galdu zuen. Miren Tabernak, berriz, partida berdinduta aukera polita galdu zuen lider bakarka jartzeko.
Emakumeen Lehen Nazional Maila
- Oiartzun — San Inazio: 2-1.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Lagun Onak — Oiartzun: 0-1.
Emakumeen Euskal Liga
- Alaves B — Oiartzun B : 3-0.
Gizonen Gorengo Maila
- Oiartzun B— Usurbil: 1-1.
Emakumeen Gorengo Maila
- Antiguoko B — Oiartzun C: 3-3.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Ingou Coinborker Aloña — Oiartzun KE: 2-1.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna OKE — Laskorain: 2-2.
