Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Tentsio uneak urriko osoko bilkuran

Altzateko Hiri antolamendurako Plan Bereziaz, Beraungo anbulatorioko murrizketez edota Onkologikoaren egoeraz aritu ziren atzoko saioan, luze. Gai hauek liskarra eragin zuten taldeen artean.

Atzoko saioaren irudi bat.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2022/10/26

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura egin zuten atzo arratsean udaletxean, aspaldian egindako luzeenetako bat izan zen, ia bi orduz luzatu zuten. Adostasuna nagusitu bazen ere, eztabaidarako tartea ere izan zen, handia, bereziki EH Bildu eta PSE-EEren artean akusazioak eta tentsio uneak izan ziren.

2023 urterako Ordenantza Fiskalen hasierako onarpena adostuz hasi zuten atzokoa, EH Bildu, Ahal Dugu eta EAJk aurkeztutakoa hain zuzen. Sozialistek euren proposamena eraman zuten atzoko plenora, baina azkenean, hiru taldeen artean adostutako proposamenak egin zuen aurrera, aho batez. Honen arabera, lehenengoz izoztuko dituzte tasak, “salbuespenezko egoera” batean hartutako erabakia dela esan zuten EH Bildukoek. “Oso pozik” agertu dira lortutako adostasunarekin.

PSE-EEren proposamenak aldeko 6 boto, kontrako 12 (EH Bildu eta Ahal Dugurenak) eta 3 abstentzio jaso zituen, azken hauek, jeltzaleenak.

Altzateko Hiri antolamendurako Plan Bereziaren 1. Aldaketa Puntual Partzialean heldu zen liskarra. Onartu aurretik, alkateak PSE-EEk joan den ekainean “egindako akusazio gogorrak” gogorarazi zituen, “alarmismoa” egitea leporatu zion Isaac Palenciaren taldeari. Palencia Kostasek proiektuaren kontra aurkeztutako dokumentuaz aritu zen, eta alkateak nabarmendu zuen ez dela halakorik existitzen, gezurretan aritzea leporatu zion. Liskarra izan arren, alderdi guztiek proposamenaren alde egin zuten, beraz, behin-betiko onartu da proiektua.

Bestetik, Beraungo anbulatorioko ordutegiak murrizteari buruzko mozioa ere bozkatu zuten atzoko saioan, honek ere liskarra eragin zuen. Mikel Lizarralde errenteriarrak hitza hartu zuen, itxieraren ondorioz Iztietako anbulatorioa jasaten ari den “kolapsoa eta egoera ikaragarria” salatu zuen zinegotzien aurrean. Mozio honek ia talde guztien babesa jaso zuen (18 boto guztira), EAJren hiru zinegotziek kontra egin zuten. Gai honekin kanpaina egitea leporatu zion atzo EAJk PSE-EEri.

Azkenik, Onkologikoaren egoeraren inguruan EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak aurkeztutako mozioa bozkatu zuten. Enpresa batzordeko kide Jon Galfarsorok hartu zuen hitza, azpiegituraren “utzikeriaz” aritu zen, gertutik ezagutzen baitu Onkologikoaren egungo egoera. EAJk mozio alternatibo bat aurkeztu bazuen ere, ez zuen nahikoa babesik jaso. Gobernuko bi taldeek aurkeztutakoak aldiz, aldeko 18 boto jaso zituen, eta hiru abstentzio, EAJrenak.

Erlazionatutako edukiaTasak izoztearen aldeko proposamena eramango dute udalbatzarrera, lehenengozPSE-EEk “gardentasuna” eskatu dio alkateari Altzateko kasuan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.