Euskaraldia, hastear
Ostiralean abiatuko den Euskaraldirako egitarau oparoa ondu dute herriko eragileek. Herri batzordekoek gogorarazi dute aurten ere ahobizi eta belarriprestek "aukera zabala" izango dutela euskaraz aritzeko.

Atzo arratsaldean aurkeztu zuten aurtengo Euskaraldiaren egitaraua, herriko hainbat eragile bildu ziren Lau Haizetara elkartean. Hilaren 18an (ostirala) abiatuko dute aurtengoa, eta abenduaren 2ra arte luzatuko dute. Bitarte horretan askotariko ekitaldi eta ekintzak antolatu ditu Euskaraldiaren herri batzordeak. Lau Haizetara, Xenpelar bertso eskola, Herri Arte eskola, Badalab, Udal Euskaltegia, AEK, Ozzinema, Niessen elkartea eta udala aritu dira elkarlanean egitaraua osatzen.
Atzokoan gogorarazi zuten aurten ere ahobizi eta belarriprestek “aukera zabala” izango dutela euskaraz aritzeko. Hainbat arigune ere izendatu dituzte, eta toki horiek ikur batez adieraziko dituzte, “euskaraz lasai aritu daiteken lekua dela adieraziz”.
Ondorengoa da egitaraua, osorik:
- Hilak 18 (ostirala): Hasiera ekitaldia egingo dute Zumardian, 19:00etan.
- Hilak 19 (larunbata): Txapak egiteko tailerra egingo dute Lekuonan, 11:00etan.
- Hilak 22 (asteartea): Mintzodromoa egingo dute Merkatuzarren, 9:30ean.
- Hilak 23 (asteazkena): Poltsak egiteko tailerra egingo dute Badalaben, 18:00etan.
- Hilak 24 (osteguna): 9:30ean, HDEH 2022. Teknologia eta gizartea izeneko hitzaldia eskainiko dute; 18:00etan berriz, Potx eta Lotx-en emanaldia ziango da, Lekuonan.
- Hilak 25 (ostirala): Hilaren 24ko hitzaldi berbera emango dute, 9:30ean, Badalaben.
- Hilak 26 (larunbata): Kantu Jirak herriko kaleak hartuko ditu, Udal Txistulari Bandarekin, 12:00etatik aurrera.
- Hilak 27 (igandea): Muxikoak ariko dira herriko kaleetatik, 12:00etatik aurrera.
- Hilak 28 (astelehena): Herriko euskararen kale erabileraren aurkezpena egingo dute Lekuonan, 18:30ean.
- Hilak 29 (asteartea): Irakurraldi partekatua egingo dute Mariasun Landaren ipuinekin, 10:00etan, Foru Plazan.; 19:30ean berriz, Anderea filma proiektatuko dute, Ozzinemaren egitasmoz. Niessen zineman izango da proiekzioa, 19:30ean.
- Hilak 30 (asteazkena): Jon ‘Txiki’ Martinezen eskutik, 40 urte eta aldapan behera niek, 19:00etan, Badalaben.
- Abenduak 1 (osteguna): Zumba tailerra egingo dute Koldo Mitxelenaren patioan, 18:30ean.
- Abenduak 2 (ostirala): Euskaraldiaren amaiera ekitaldia, 19:00etan, Gamon Zumardian; Ordu berean, baina Pasai Donibanen, Oarsoarrak sai banaketa egingo dute.
- Abenduak 3 (larunbata): 12:00etan kalejira; 14:30ean herri bazkaria Merkatuzarren; 19:00etan, Trikidantz eta DJ Bull, Zumardian.