'Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak' liburua aurkeztuko dute hilaren 14an

Miren Azkarate Badiolak egileak erbesteratu edo iheslarien zazpi seme-alaben testigantzak jaso ditu liburuan, berea barne.

Ikusezinak miren azkarate Miren Azkaratek (mikrofonoa aurrean du) aurkeztuko du liburua.

Oiartzungo Sarek hitzaldia antolatu du hilaren 14rako (datorren asteazkena). Miren Azkarate Badiola gonbidatu du, Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak liburua aurkez dezan.

Euskal Herriko gatazka politikoaren ondorioz erbestera joan edo deportatu zituztenen seme-alaben zazpi testigantza jaso ditu Azkaratek. Kazetaria da Azkarate, baina baita ere deportatu baten alaba: barruan zeukan arantzatxoa atera nahi izan du liburuarekin.

Izan ere, Naiz-i eman zion elkarrizketa batean azaldu zuenez, bera “ikusezin” sentitzen zen deportatu baten alaba zelako. “Kontakizunaren batailan” ikusi duen hutsune bat betetzen hasi nahi izan du Azkaratek: deportatuen eta iheslarien seme-alabena. Berak bere testigantza ere jaso du kazetaritza eta puntu literarioagoa duen liburuan.

Liburuaren aurkezpena udaletxeko pleno aretoan izango da, 19:00etan hasita.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.