2022/12/8

Txerri eguna 2022

Txerri Eguna pandemia aurreko egoerara bueltatuko da

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak Txerri Eguna antolatu du hilaren 17rako, 2020 eta 2021eko neurririk gabe. 80 postu izango dira.

Txartelak eskuratzeko gutunak jaso dituzte trintxerpetarrek

1.770 bizilagunek jaso ahal izango dituzte Zirizako aparkaleku berrirako txartelak. Abenduaren 14tik aurrera HAZ bulegoan jaso ditzakete.

artxibo biluzia

Beratarbide eta Guillanen proiektuak irabazi du Torrealdai beka

'Artxibo biluzia' proiektuarengatik jaso dute ikerketa beka. Torrealdairen artxiboen lapurreta du abiapuntu; hemezortzi hilabete dituzte lana bukatzeko.

'Txori urdinak' liburuaren irakurketa saio publikoa antolatu du Sarek

Santi Cobos presoaren bizipenetan oinarritutako liburuaren irakurketa egingo dute datorren ostegunean (hilak 15). "Kartzelaren erretratu gordina" egin du lan honetan Zigor Olaberriak.

odol ematea

Odola emateko zita jarri dute datorren asteartean

Oiartzungo odol-emaileek bi hilean behin egiten duten odol-emate saioa hilaren 13an izango da. Hitzordua hartu beharko da aldez aurretik.

Ikusezinak miren azkarate

'Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak' liburua aurkeztuko dute hilaren 14an

Miren Azkarate Badiolak egileak erbesteratu edo iheslarien zazpi seme-alaben testigantzak jaso ditu liburuan, berea barne.

Musika zaleek hitzordu bikoitza izango dute larunbatean

Eguerdian Kantujirak herriko kaleak girotuko ditu, eta arratsaldean berriz, ganbara musika kontzertua eskainiko du Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolak.

Gehiago