Errenteria-Oreretan hasiko da gizonen Itzuliaren hirugarren etapa
UCI World Tourreko proba apirilaren 3etik 8ra lehiatuko dute. Villabona-Amasan bukatuko da etapa Errenteria-Oreretan hasiko den etapa.
Iazko Euskal Herriko Itzuliaren irudia. Euskal Herriko Itzuliaren 2023ko ibilbidearen berri eman du gaur antolakuntzak. UCI World Tourraren barruan dagoen itzulia da, gizonen txirrindularitza egutegirik garrantzitsuena.
Itzulia apirilaren 3an hasiko da, Gasteizen, eta 8an bukatuko, Eibarren. Hirugarren etapa Errenteria-Oreretan hasiko da, eta Villabona-Amasan bukatu; apirilaren 5ean izango da, asteazkenarekin. Etaparen profilaren berri oraingoz ez dute eman, baina etapa osoa Gipuzkoan izango dela aurreratu dute.
Errenteria-Orereta izango zen helmuga eta irteera, 2020ko Itzulian. Hala ere, COVID-19ak sortutako pandemiak bertan behera utzi zituen plan haiek.
Iaz Daniel Felipe Martinez txirrindulari kolonbiarra izan zen garailea.
Bost urte geroago
Bost urte dira goi mailako txirrindularitzak ez zuela Errenteria-Oreretan geldialdirik egoten. 2017ko emakumeen Itzuliko azken etapa bertan egin zuten, giro ederrean.
Gizonen probari dagokionez, 1993ko Itzulia bertan hasi zen. Etapa hura Tony Romingerrek irabazi zuen, baita itzulia bera ere.
